‘Los heroes malditos’ liburua argitaratu du Alfonso Ceak, internet bidez

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 9a, 03:00

ALfonso Cea hernaniarrak Los heroes malditos liburua idatzi eta argitaratu berri du eta atzo egin zuen jendaurreko aurkezpena. Argitaratzen duen lehenengo liburua da eta berezitasuna du interneteko argitaletxe baten bidez atera duela kalera. Argitaratutako ale honek 500 orrialde ditu eta trilogia bateko aurreneko tomoa da. Bigarrena idazten ari da momentuan. Aurreneko tomoa duela 9 urte hasi zen idazten.

Fikziozko liburua
Liburua fikziozkoa da, eta Eraztunen Jauna trilogia eta gai bereko liburuak gogorarazten dituela azaldu du idazleak: ´beti gustatu izan zaizkit fantasiazko liburuak eta hortik tira dut. Hala ere liburua ez da kopia hutsa, istorioa eta pertsonajeak nik sortutakoak dira` azaldu du Alfonso Ceak. Idazleak egindako ekarpenen artean berak sortutako arraza berezi bat aurkituko du irakurleak: ´badago euskara moduko hizkuntza duen arraza bat, duarks izenekoa`. Liburua erosi nahi duenak idazleak sortutako heroesmaldistos.com helbidean edo librosenred.com eta amazon.com helbideetan lortu dezake. Hernaniko liburutegian ere badago ale bat.

 

Internet bidez argitaratu
LIBURUAK duen berezitasuna da sareko argitaletxe baten bidez kaleratu duela Antonio Ceak: www.librosenred. com da helbidea. Idazleak adierazitakoaren arabera prezio ekonomikoan liburua argitaratu nahi duen edozeini kaleratzen diote liburua. Jarraitu beharreko urratsak helbide elektroniko horretan agertzen dira. Alfonso Ceak duela 6 hilabete bidali zuen liburua argitaletxe honetara eta zuzendu eta borobildu ondoren (zerbitzu hori kontratatu liteke) duela 10 bat egun iritsi zitzaizkion aleak eskura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!