Joan den asteburuan federazio arteko txapelketa jokatu da Caceresen eta 19 selekziok hartu dute parte bertan. Euskal Herriko selekzioarekin 5 hernaniar aritu dira eta bi domina ekarri dituzte Hernanira, Enara Agirrezabala eta Maitane Iruretagoienak. 4x100 metroko proban hirugarren izan dira bi arabarrekin batean, kadete mailan. Horrez gain, Eider Aldabe, Mikel Von Wichmann eta Servando Rivas ere Caceresen izan dira konpetizioan eta gauza politak egin dituzte: Maitane berak 4garren egin zuen 100 metrotan eta Mikelek 7garren; 4x400etan Eiderren taldea 8garren izan zen, erreleboa erori eta guzti eginda; eta Servedo Rivasek 5garren egin zuen mailu jaurtiketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!