Kiroldegian uztaileko ikastaroetarako izen ematea zabalik da, buzeo, piragua, tenis, aerobic, karate eta indoor zikloan

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 7a, 03:00

Ekainaren 22 arte dago zabalik. Igeri ikasteko eta 3-4 urtekoentzako ekainaren 14tik 19ra da izen ematea.

Kiroldegiak atera du udarako ikastaro zerrenda eta izen ematea zabalik da uztaileko ikastarorik gehienetan. Buzeoa, piragua, tenisa, aerobic-a, karatea eta indoor zikloa dira izen ematea zabalik duten ikastaroak. Ekainaren 22 arte izango da izen emateko aukera, kiroldegian bertan. Igeri ikasteko eta 3-4 urtekoentzako ikastarorako izen ematea berriz, ekainaren 14tik 19ra izango da eta zozketa ekainaren 20an egingo da. Abuzturako uztailean Abuztuan igeriketa, tenis eta buzeo ikastaroak izango dira kiroldegian eta horietan parte hartu nahi duenak uztailaren 19tik 26ra eman behar du izena. Informazio gehiagorako kiroldegira deitu: 943 55 21 85.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!