Lurdes Etxeberria irakasleari omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 7a, 03:00

Ereñotzuko ikastetxeko Katiluzar Guraso Elkarteak Lurdes Etxeberria omenduko du, bere ibilbide profesionalaren bukaeran. Omenaldia ekainaren 17an egingo diote, eguerdiko 13:30etan, Ur-mia elkartean. Ondoren, bazkaria izango da. Parte hartu nahi dutenek txartelak erosi behar dituzte Ereñotzuko Irrintzi tabernan. Telefono hauetara deituta ere eman daiteke izena: 667 513 257 / 655 524 509.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!