Txantxangorri elkartean ekaina gainezka

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 7a, 03:00

Cabarcenorako irteera dute datorren larunbatean eta oraindik plazak badaude. San Joanetako arrantza eta karabina txapelketarako izen ematea zabalik dago.

Txantxangorri elkartean ekitaldi ugari dituzte ekainean eta lehenengoa datorren larunbatean bertan. Urteroko moduan Cabarcenoko parkera irteera egingo dute 15 urtez azpiko gazteekin. Autobusean joango dira Cabarcenora, 08:30etan Hernanitik irtenda. Txantxangorritik jakitera eman dutenez, oraindik lekua bada eta Hernaniko neska-mutilak animatu nahi dituzte irteeran parte hartzera. Izen ematea Txantxangorrin egin behar da, 11:00-12:00 eta 19:00-20:00. Prezioa: 10 euro. Horrez gain, arrantza eta karabina txapelketa ere bada Txantxangorrin gazteentzat, ekainaren 17, 23 eta 24an eta izen ematea zabalik da dagoeneko elkartean bertan.

San Joan sariketak
Helduentzako ere badira txapelketak Txantxangorrik antolatuta, San Joan bueltan: txakur eta guztiko ehiza; uso tiroa; eta plater tiroa.

Txantxangorriko ekitaldiak

  • Ekainak 10. Cabarcenora irteera.
  • Ekainak 17. Erakus-txakur ehiza.
  • Ekainak 17. Karabina finalaurreak.
  • Ekainak 18: Uso tiroa.
  • Ekainak 18: Plater tiroa.
  • Ekainak 23. Karabina finala.
  • Ekainak 24. Amurrain txapelketa.
  • Ekainak 24. Plater tiroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!