Datorren larunbatean Hip Hop eguna izango da Tilosetan eta goiz eta arratsalde izango da festa. Hip hopa gustoko izan edo zer den ezagutu nahi duen jendeak Hernanin bertan izango du aukera paregabea eta zabala. Goizean break dantza, scratch eta fraffiti tailerrak izango dira ikasi nahi duenarentzat eta arratsaldean erakustaldien txanda izango da, 16:00etatik aurrera. Dz musika, scratch erakustaldia, Aritz Sound Systemen musikarekin break dantza erakustaldia eta abeslari gazteen 2garren topaketa. Antolatzaileen hitzetan, asko dira Euskal Herrian rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak, baina, gutxik dute konposatutako lanak baldintza egokietan aditzera emateko aukera. Larunbatean baldintza onak izango dituzte dakitena erakusteko. Hip
Hop-a zabaldu
Larunbateko festan, ondo pasatzeaz gain, hip-hopa zer den eta bere atzean zer mundu ezkutatzen den ezagutzera eman nahi dute antolatzaileek. Beren hitzetan, komunikabide gehienetan ´hip-hoparen azaleko topikoak eta adar komertzialena` erakusten dira eta ´azalaren atzean dagoen mamiaz zerbait gehiago jakiteko` aukera ona izan liteke etzikoa.