Datorren igandean, ekainak 11, errugbi eskolako kideak Arcachongo Aqualandera dijoaz, eguna pasatzera. Urtero egiten dute horrelako irteera bat errugbi eskolakoek eta primeran pasatzen dute Aqualand-ean. Bidaia arazorik gabe egin ahal izateko, jokalari bakoitzak guraso edo arduradun baten baimena behar du, errugbi taldetik jakitera eman digutenez.
Firma bota eta bidaiaren berri emateko ostiralean pasa behar dute guraso edo arduradunek Landaretik, arratsaldeko 20:30ak inguruan. Errugbi elkarteak dei egin die guraso eta arduradunei azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!