Axeri Bila lasterketa ekainaren 17an egingo da, aurten 8garren aldiz. 9 kilometro ditu probak, betiko zirkuituari bi itzuli: Urbieta, Elkanon gora, Larramendi, Lizeaga, Atzieta, Florida, Sagastialde eta Urbietara berriz ere. Nagusien lasterketaz gain, kadete, infantil, alebin eta benjaminentzat probak ere izango dira aldez aurretik. Lasterketa, arratsaldeko 18:30etan da.
Izen ematea zabalik
Izen ematea Mitxel, Izaskun eta Axeri kirolaken, Lorratzen edo Kitto tabernan egin liteke Hernanin eta 4 euro balio ditu inskripzioak. Egunean bertan ere eman liteke izena irteeran eta 6 euro ordaindu beharko dira. Ume eta gazteek ikastoletan eman behar dute izena.