Iker Lujanbio irabazle Bergaran

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 6a, 03:00

Iker Lujanbio irabazle izan zen Bergaran, baina, gogotik lan eginda. Lehen mangan bera eta Urquijo nor baino nor ibili ziren pare-parean. Bi bueltaren faltan, erori egin ziren biak bihurgune berean, eta Ikerrek arazorik gabe jarraitu bazuen ere, Urquijok min hartu eta ezin izan zuen jarraitu. Lehen manga hernaniarrak irabazi zuen honenbestez. Bigarren mangan ere lehen kurban katiatuta ibili zen eta pilaketa batek ere harrapatu zuen. Azken postuetatik erremontatze izugarria egin zuen, ordea Lujanbiok eta hirugarren bukatu. Bi mangak kontuan hartuta irabazle gelditu zen hernaniarra, Bergarako Motokroseko MX2 mailan. Lehen bi probak irabazita aurrena dijoa Iker Lujanbio Euskadiko Txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!