Hamabigarren edizioa izan du aurten Astigartek antolatutako aire zabaleko margo lehiaketak, Astigarragan. Aurten ere parte hartze oparoa izan dute bai Astigarraga bertatik eta baita inguruko herrietatik ere. Guztira 90 margolari izan dira 4 adin tartetan eta horitetik 9 hernaniarrak izan dira. Epaimahaia 3 margolarik osatu dute: Andoni Unanue hernaniarrak eta Mertxe Arana eta Sara Beiztegi donostiarrek. Sarituen artean, Luis Telleria hernaniarraren 5 ikasle daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!