BUKATU dira aurtengo Osiñagako festak. Larunbat eta igande giro atseginean ibili dira auzotarrak, Arriatsuko eskolan antolatutako ekintza ezberdinetan. Atzokoan, Rafa eta Txuriari lore eskaintza egin ondoren, auzotarren arteko pelota partiduko finalak jokatu ziren, Olaizola II eta Irujoren arteko finalari inolako inbidiarik gabe. Finala Felix Salaberria eta Juantxo Bergaretxek irabazi zuten. Osiñaga Jazz Band-ak aurten ere emanaldia eskaini zuen eta erakutsi zuten auzoko gaztetxoek badutela musikarako sena. Telleria eta Muruaren bertsoek lagunduta, auzoko zaharrenak omendu zituzten. Aipamen berezia egin zitzaion, baita ere, Mikel Arrutiri, joan den udan istripuan hil zen auzotarra. Plaka jarri zitzaion Arriatsuko frontoian. Bazkaria, herri kirol eta trikitixarekin bukatu zen festa.