Buruntzaldeko Udaletako Euskara Batzordeek bultzatuta, mezu elektronikoak (mobiletatik bidaltzen direnak esaterako) euskaraz idazteko baliabideak jasotzen dituen gida kaleratu da. Gida hau bihar aurkeztuko dute Langile eta Urumea ikastoletan, Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariagak. Gidari Segapotoen Mezu Sekretuak izena jarri diote eta hainbat baliabide eta laburdura agertzen dira mezuak euskaraz idazteko.
Euskerarekin jolastu mugarik gabe
Joan den astean aurkeztu zuen kanpaina Kike Amonarrizek prentsaurrean eta azpimarratu zuen gida euskararekin jolasteko gonbitea dela, inongo mugarik gabe. Adierazi zuen terreno honetan denak balio duela elkar ulertu ezkero.
Araurik ez egotea gazteentzat erakargarria
Kanpaina hau, batez ere, DBHko ikasleei zuzendua dago. Amonarrizek azaldu zuen mezu elektronikoetan erabiltzen den hizkuntzak ez duela araurik, eta horregatik gustatzen zaiela hainbeste gazteei. Horrekin batera esan zuen, liburu hau proposamen bat besterik ez dela, hizkuntzarekin jolasteko abiapuntua.
Segapotoen mezu sekretuak
Bihar arte 2arte
Bost axola 5xl
Egingo al dugu? ngu?
Zer moduz zaude? zmz
Gora gu ta gutarrak! GGG
Gero mezu bat bidali GM1 B
Mesedez msdz
Pozik nago/kar-kar... :-)
Musika entzuten [:-)
Gezurti :---)
Muturoker :-S
Isilik :-X
Betaurrekoak ditut B-)
Pailazoa :O)