Florida eta Antziola lotzen ditu bidegorri berriak. Etorkizunean bi zati gehiago egin dituzte: bata, Atarrabiyotik Urbietara dijoana eta Zinkoeneatik Karabelera dijoana, bestea.
Antziola eta Florida lotzen dituen bidegorria bukatu dute duela gutxi. Bidegorri berria Antziolan bial berria bukatzen den lekutik Sagatialdeko haurtzaindegi berrira dijoa. Bide honek bat egiten du, beraz, Latsunbe eta Antziola lotzen dituen bidegorriarekin. Asmoa da Florida herri erdigunearekin lotzea, bidegorri sarearen bidez, eta bide berri hau helburu horretan beste urrats bat da.
Antziola eta Florida lotzen dituen bidegorriak 127.415 euroko kostua izan du. Atarrabiyotik Antziolara dijoan bideak, aldiz, 179. 802 eurokoa.
Floridatik herri
erdigunera bizikletaz
Andoni Amonarraizek azaldutakoaren arabera, etorkizunean beste bi bidegorri zati egingo ditu Udalak. Bata, Latsunbeko bial berrian hasi eta Urbieta kaleko kioskoraino joango litzateke. Honek ekarriko luke Floridan bizikleta hartu eta Sagastialdeko paseo guztia zeharkatu ahal izango dela bizikletan eta, Antziola eta Latsunben barrena Urbieta kalera joan ahal izango dela, herriko zentrora hurbilduta.
Erraztasunak jartze aldera, Urbieta kaleko kiosko horretan bizikletak kateatuta utzi ahal izateko leku bat jarriko da, handik herri erdigunera oinez joan ahal izateko. Bidegorri zati hau 2007an egitea espero dute.
Buruntzaldeko
sarearekin lotura
Etorkizunean egingo den bigarren bidegorri zatiak Zinkoenea eta Karabel lotuko ditu. Izan ere, Diputazioak bidegorria egingo du Akarregin hasi eta Karabel eta Portun zehar Urnietaraino dijoana, trenbidearen ondotik. Bidegorri hau Buruntzaldeko sarean kokatzen da eta asmoa dute Hernani, Urnieta eta Andoain lotzea, batetik bestera bizikletan joateko.
Udalaren asmoa da Zinkoeneatik Karabelera bidegorria egitea Buruntzaldeko sare honekin lotzeko. Andoni Amonarraizek azaldutakoaren arabera, Diputazioak tramo hau egiten duenean hasiko lirateke Zinkoenea eta Karabel arteko bidegorria eraikitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!