Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarrak postu ona lortu zuen atzo Euskal Bizikletako lehen etapan. Arrigorriagako helmugan 22garren sartu zen, Koldo Gil irabazlearengandik 17 segundotara. Otxotorenak pena pixka bat zuen etapa bukaeran, azken esprintean sartu ezin izan zuelako. Azken mendatea oso azkar igo zuten eta Otxotorena bigarren taldetxo batean sartu zen helmugan, postu onean. Bere hitzetan gogorra izan zen oso etapa, ´eroa eta azkarra` eta ihesaldi luzerik gabekoa. Kronikari esandakoaren arabera helmugara nekatuta iritsi zen, baina gustora egindako postuarekin. Gaur irteera Arrigorriagan eta helmuga Ispasterren izango dute txirrindulariek. Etapak 174 kilometro ditu eta 7 mendate: bigarren mailako bat eta hirugarren mailako sei.
Informazio gehiagorako: www.xabatotxotorena.net