Zarautz-Pagoeta-Aia mendi lasterketa jokatu da asteburuan, eta Unai Santamaria hernaniarra bikain ibili da. 15 kilometro ditu probak eta 1.468 metroko desnibela. 1:05:26ko denboran egin du hernaniarrak, eta laugarren postuan sailkatu da. Irabazlea, berriz, Gasteizko Ionut Zinka gelditu da, 1:02:09ko denborarekin. Parte hartu duen beste hernaniarra, Patxi Artola, 67garren izan da, 1:19:08ko denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!