Molotoff Irratiko Lasarte Oihukan irratsaioan gaur Sahararen berri emango dute. Batetik, Aminetu Haiderrek Bilbon emandako hitzaldia entzun ahal izango da. Marokok okupatutako lurraldeetan bizi duten egoeraren berri emango du. Bestetik, Suelma Beiruk-i kanpamenduetan egindako elkarrizketa jarriko dute. Bera Union Nacional de Mujeres Saharauis taldeko kooperazio arduraduna da eta Afrikar Batasunean Saharar Errepublikaren ordezkaria. Irratsaioa gaur gaueko 21:00etatik 22:00etara izango da. Saioa ostegunean errepikatuko dute arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!