Bigarren hip hop eguna larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 31a, 03:00

Larunbatean hip-hop eguna antolatu dute Tilosetan. Goizeko 11:00etatik 14:00etara, graffiti, scrath eta DJ tailerra eta breackdance tailerra antolatu dituzte. Eguerdiko 14:30etan bazkaria izango da. Bazkalondoren, graffitiak margotzen jarraituko dute, musikaz lagunduta. Arratsaldeko 16:00etan, DZ musika jartzailearen musika eta scratch erakustaldia izango da. 16:30etan, Aritz Sound Systemen musikarekin break dance erakustaldia izango da. Arratsaldeko 17:00etan, rapeatzeko aukera izango da, izan ere, azpiegitura egokia jarrita animatzen denari kantatzeko aukera emango zaio. Segidan break dantzarien bigarren erakustaldia izango da. Ekitaldi guztiak Tilosetan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!