Midi D’Ossauri buelta ematera ekainaren 10 eta 11n

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 31a, 03:00

Mendiriz Mendi elkarteak ekainaren 10 eta 11erako antolatu du hurrengo irteera, Midi D’Ossau mendira. Mendiari buelta osoa ematea da asmoa eta irteera Hernanitik, arratsaldeko 15:00etan izango da. Ibilia ekainaren 11n egingo dute eta 8 bat ordukoa izango da. Izen emateko Mendiriz Mendira joan behar da, ekainaren 8a aurretik. Prezioak: bazkideek 50 euro eta ez direnek 60 euro (bidaia, afaria, gosaria eta loa sartzen dira prezioan). Aterpetxean lo egiteko zakua edo maindirea eraman behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!