San Inazio egunean, uztailak 31, festa izaten da Santa Barbaran eta aurtengoa prestatzen ari da Morkaiko taldea. Urtero herri kirolak egiten dituzte Hernaniko eta inguruko jendearekin. Aurten probaren batean ateratzeko prest dagoen jendeari dei egin dio Morkaiko taldeak eta gaur izango da bilera interesatu guztiekin, arratsaldeko 20:00etan Peña Otaño elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!