Asteburuan, Anoetan, Absolutu eta Klubetako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen. Larunbatean Hernaniko Enara Agirrezabala, Maitane Iruretagoiena, Estibalitz Lion eta Lide Redondok 4x100 erreleboetan parte hartu eta bigarren gelditu ziren. Maitane Iruretagoienak indibidualki ere hartu zuen parte eta 4garren egin zuen. Lide Redondok, aldiz, salto hirukoitzean seigarren egin zuen.
Goierri Garaia Klubetik, Rosi Talavera 3.000 metroan eta Ixiar Urdangarin 1.500 metroan bigarren geratu ziren, larunbatean. Igandean, Ixiar Urdangarinek 5garren egin zuen 800 metroan eta Eider Aldabek lehen postua lortu zuen. Aldabek 4 x 400 erreleboetan ere parte hartu zuen Bidasoarekin, eta bigarren egin zuten. Kluben arteko txapelketan aldiz, Goierri Garaiak (Urdangarin eta Talaveraren klubak) bostgarren egin zuen nesketan eta seigarren mutiletan. Bidasoak (Aldaberen klubak), bigarren egin zuen nesketan eta baita mutiletan ere. CD Hernanik ez zuen kluben arteko txapelketan parte hartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!