Idoia Esnaola Txapeldun Bilbon

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 31a, 03:00

Maratoian, beteranoentzako Espainiako txapelketan lortu du lehen postua. Gasteizen, berriz, 8 domina lortu zituzten hernaniarrek.

Hernaniko atleta beteranoak sasoiko daude eta horren ispilu dira asteburuko emaitzak. Idoia Esnaola lehenengo izan zen bere kategorian Bilbon, Espainiako maratoian. Bero egin zuen eta kasta haundia erakutsi zuen hernaniarrak.
Zortzi domina gehiago Bestalde, Euskadiko txapelketak jokatu dira Gasteizen asteburuan eta hernaniarrek domina saila ekarri dute etxera. Joxe Mari Muruak, Eva Esnaolak eta Miguel Angel Garinek bina domina lortu dituzte; Agus Garinek eta Joxe Mari Santanak bana. Horrez gain, Santana eta Gerardo Parra beste domina bana lortzeko zorian izan dira 800 eta 5.000 metroan. Eguraldi ona lagun, hernaniar dezente inguratu zen Gasteiza etxeko atletei animoak ematera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!