Ura moztuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 31a, 03:00

Udalak jakinarazi du ura moztuko dutela bihar, osteguna, gaueko 23:00etatik ostiral goizeko 03:00ak arte, honako auzoetan: Lastaola, Ibarluze, Eziago, Zikuñaga, Ibaiondo, Zubiondo eta Plaza Berria baino beherago dauden kale eta auzoetan. Ura mozteko arrazoia da Orkolagako ur biltegiko ur emaria neurtzen duen aparatua aldatu behar dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!