Hondakinak, ura eta landareei buruzko erakusketa gaur bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 2a, 03:00

bUKATZEN ari den ikasturte honetan, herriko ikastetxeetan ingurumen hezkuntza programa jarri dute martxan, aurreko ikasturteetan bezala. Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6garren mailako ikasleek hartu dute parte, eta landu dituzten gaiekin lotutako erakusketa jarri dute aste honetan, Biteri kultur etxean. Gaur izango da ikusteko azkeneko aukera. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 3 gai erakusketan Erakusketan hondakinak, landaretza eta urarekin lotutako informazioa jarri dute. Lehen Hezkuntzako 4garren mailako ikasleek (guztira 146), hondakinen inguruko gaiak aztertu dituzte: hiri hondakin solidoak nola biltzen, garraiatzen eta tratatzen diren. Zabor poltsetan bildutako zaborra ere sailkatu dute eta zaborraren inguruko herriko azterketa ere egin dute. 5garren mailako ikasleek, 154k, zuhaitzak identifikatu eta hauen funtzionamendua aztertu dute. Papera ere birziklatu dute tailer batean. 6garren mailako 146 ikaslek, uraren zikloa eta bertako ekosistema aztertu dituzte. Hirietan uraren zikloa nola den ere ikusi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!