Lehengo larunbatean jokatu zen Gipuzkoako Kopako finala, infantil mailan. Martutene KE gelditu zen txapeldun eta bertako taldearekin 6 hernaniar. Juan Cárdesin, Joxe Martin Berasategi Katxuri (entrenatzailea), Aitor Odriozola, Iñaki Berastegi, Aitor Sarasua eta Beñat Agirrezabala. Finala Oriokoren kontra jokatu zuten Berio zelaian, eta 2-0 galtzen hasi arren, berdintzea lortu zuen Martutenek, eta penaltietan irabazi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!