Gaur hasiko da Gipuzkoako II. Erremonte Txapelketa Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2006ko maiatzaren 30a

Zeberio II. jokalari haundiak, eta Zubizarreta debutanteak, jokatuko dute Altuna I eta Ionen kontra. Finala ekainaren 17an jokatuko da.

GAUR hasiko da Gipuzkoako II Txapelketa, Diputazio trofeoa. Zeberio IIak eta Zubizarretak jokatuko dute Altuna I eta Ionen kontra. Partidua Galarretan jokatuko da, torneoko beste guztiak bezala. Jaialdiko 4 partiduetatik bigarrena izango da torneokoa, eta jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Sei bikote
Txapelketan 6 bikotek jokatuko dute, 3 bikoteko bi taldetan banatuta. Gaur hasita, bi taldeek ligaxka bat jokatuko dute. Ekainaren 13an finalerdiak jokatuko dituzte, bi taldeetako bi aurreneko bikoteek. Finala ekainaren 17an izango da. Partiduak astearte, ostegun eta igandeetan jokatuko dira. Igande honetakoa, aldiz, larunbatera aurreratu dute, eskuzko buruz buruko finala jokatuko baita. Txapelketa Diputazioak eta Pelota Federazioak babestu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!