Aqualiako langileen protesta

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 30a, 03:00

Aqualia Enpresako langileak Hernanitik pasako dira gaur, mankomunitateko herrietan egingo duten kotxe karabanan. Hernaniko Udaletxe aurrean eguerdiko 12:00etan elkartuko dira. Aqualia arduratzen da (aurrerantzean Agasa) Añarbeko uren azpiegiturak ustiatzeaz, kontserbatzeaz eta mantenimenduaz. Agasak lehiaketa publikora aterako du hurrengo sei urteetarako zerbitzuen kontratazioa. Lan baldintzak eta azpikontratazioa salatzeko egingo dute protesta, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!