Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarrak eginahalak egin zituen joan den igandean Laudion, eta 14garren postuan sailkatu zen. Etapa hasieratik oso aktibo ibili zen hernaniarra eta etapako lehen ihesaldian eta azken ihesaldi onean sartzea lortu zuen. Irabazle Andalucia-Paul Versan taldeko Jaume Rovira gelditu zen eta Xabat Otxotorena minutu eta 38 segundora sartu zen, beste lau txirrindularirekin batean.
Laudiokoa ez da Pro-Tour ligako lasterketa, baina, Pro-Tourreko Euskaltel-Euskadi eta Saunier Duval taldeek hartu dute parte, besteak beste.
Euskal Bizikleta bihartik
Bihar hasi eta igandera arte Euskal Bizikleta izango da Euskal Herriko errepideetan, eta Xabat Otxotorenak hartuko du parte Orbea taldearekin. Bost egun eta sei etapa izango dira (ostegunekoak bi sektore ditu) eta izen haundiak izango dira tartean, Pro-Tourreko taldeetakoak asko: Haimar Zubeldia, Joseba Beloki, Igor Astarloa, David Etxeberria eta abar luze bat. Xabat Otxotorenarentzat eta Orbea talde guztiarentzat urteko lasterketarik garrantzitsuenetakoa izango da eta badirudi formaz ondo dijoala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!