Larunbatean hasiko dira Osiñagako festak, ‘jai-maratoian’ lehenengoak

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 30a, 03:00

Eguerdian, txupinazoarekin hasiko da festa eta arratsaldean urteroko abere dema izango da. Iganderako musika, bertsolariak, bazkari herrikoia eta kirolak antolatu dituzte.

UDA parteko herriko festei hasiera emango diote aurten ere Osiñagako festek. Larunbat eta igande egun pasako egitaraua antolatu dute. Ekitaldi gehienak auzoko jendeak parte hartzeko modukoak dira, eta antolatzaileen hitzetan, horixe da helburua: ´auzoko jendea eta herriko lagunak biltzea`, bestela norberak bere kontuekin nahiko lan izaten du-eta.

Giro polita Arriatsun
Osiñagako festetan giro polita izaten da, Arriatsun, eguraldiak laguntzen badu. Larunbat goizerako, haurrentzako ekitaldiak antolatu dituzte eta txupinazoa bota eta bazkaldu ondoren bilduko da jende gehiena: abere dema, pelota partidua eta bertsoak izaten baitira. Gauerako, dantzaldia antolatu dute eta goizalderarte izango da parrandarako giroa. Igandean, Rafa eta Txuriari lore eskaintza egingo diete eguerdian. Pilota finalaren ondoren, Osiñaga Jazz Band-ek, auzoko musikariz osatutako taldeak, emanaldia eskainiko du. Eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoia izango da eta 80 bat lagun biltzen dira normalean. Tripari arindua emateko arratsaldean herri kirol saioa egingo dute eta gau partean Xapre trikitixa taldearen eskutik dantzaldia izango da. Bestalde, auzoko Estebanek erakusketa antolatu du festetarako eta Arriatsun izango da ikusteko aukera.

EGITARAUA
Larunbata 3

  • 10:00: Mountain bike-a haurrentzat.
  • 12:00: Txupinazoa eta haur jolasak.
  • 14:00: Bazkaria auzotarrentzat.
  • 17:00: Abere dema.
  • Ondoren: Auzokoen pilota partiduak.
  • Ondoren: Bertso saioa bertso eskolako kideen eskutik.
  • 19:30: Sagardo eta bakailu dastaketa.
  • 23:00: Laiotzekin dantzaldia.
  • Atsedenaldian: Iker DJ. (Egun osoan zehar, Estebanen auzotarraren erakusketa Arriatsun).

Igandea 4

  • 12:00: Rafa eta Txuriari lore eskaintza.
  • 12:30: Pilota finala.
  • 13:00: Osiñaga Jazz Band-en emanaldia.Telleria eta Murua bertsolariak.
  • 14:00: Bazkari herrikoia, Arriatsun.
  • Ondoren: Auzo kirolak.
  • 20:00etan: Xapre-rekin dantzaldia. (Xapre trikitixa taldea egun osoa arituko da festa girotzen).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!