Hamabi pieza eta hamaika txalo Kantuz Eguneko emanaldian

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 29a, 03:00

KANTUZ Eguna ospatu zuen larunbatean Kantuz Abesbatzak, eta emanaldia eskaini zuten Sandiusterrin. Guztira, hamabi pieza kantatu zituzten, horien artean eliz kantak eta baita kanta herrikoiak ere

KANTUZ Eguna ospatu zuen larunbatean Kantuz Abesbatzak, eta emanaldia eskaini zuten Sandiusterrin. Guztira, hamabi pieza kantatu zituzten, horien artean eliz kantak eta baita kanta herrikoiak ere: Kantuz, Ave Maria, Cantares, Oles Ezkonberriak, El dia que me quieras... Larunbatean, abesbatzako hainbat kidek bakarlari moduan abestu zuten gainera: Tomas Garmendia, Rosana Caballero, Mariaxun Casado, Kristina Barrenetxea, Ina Idarreta eta Xabier Sasiainek. Txalo zaparradarik ez zen faltatu; bai kantariak eta baita Sandiusterrira hurbildu zirenak ere, gustora zeuden emanaldiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!