GAZTE TXOKOAK San Joanak astearekin batera itxikiko ditu ateak, iraila arte. Hala ere, hilabete osoan ekitaldi ugari antolatu dituzte bertan. Aste honetan, esaterako, malabare tailerra eta pala txapelketa dituzte. Horretaz gain, sukaldaritza tailerra, eta pin-pon txapelketan parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek ekainean. Gainera, hainbat irteera antolatu dituzte Gazte Txokoko arduradunek: irlara irteera eta Urnietako aterpetxean hiru eguneko egonaldia (izena eman nahi duenak, Aristizabal kaleko lokaletik pasatzea besterik ez du).
Merendola eta ur festa
Merendola batekin hasi eta beste batekin amaituko dute ikasturtea; eta eguraldiak goxatu duela ikusita, ur festa ere izango dute azkeneko egunean.