HERNANIN eta Ergobin bizi izan da Felipa Chanca azken 59 urtetan, baina jatorriz Caceres-eko Acebo herrikoa da. Atzo, enkajera zaharrena izanagatik, Berriak elkarteak lore sorta bat oparitu zion eta denen txalo zaparrada jaso zuen.
Noiztik egiten dituzu enkajeak? Non ikasi zenuen bolilloak erabiltzen?
Sei urte nituenetik, gutxi gora-behera. Etxean ikasi nuen, amagandik. Idazten edo irakurtzen ikasi aurretik bolilloak erabiltzen erakusten ziguten, beste garai bat zen. Gure herrian denak ibiltzen ziren bolilloekin, baita gizonezko batzuk ere.
Eta ordudanik ibili izan zara enkajeak egiten?
Zer erremedio. Orduan hori zen gure ofizioa, bestela amak zaplazteko ederra emango zigun! Hala ere, niri asko gustatzen zaizkit bolilloak eta horregatik jarraitu dut. Telebista piztu beharrean, bolilloekin aritzen naiz, askotan goizaldera arte gelditu izan naiz lanean. Eta zer egiten duzu normalean...
Denetatik egiten dut, mahai zapiak, mantoiak... Leku batzuetatik enkargatu egiten dizkidate piezak eta nire bilobak ezkontzen direnerako arrioa ere prest daukat, baina ez zaizkit ezkontzen eta...
Hala ere, oso zaila dirudi, ezta?
Keba! Zailago izaten dute mutilek neska aurkitzeko!