Bolilloa, orratza eta haria: pazientzia da enkajearen sekretua

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 29a, 03:00

PLAZA BERRIA jostorratz bat kabitzen ez zela bete zen atzo Berriak-ek antolatutako Enkajeren Topaketan. Guztira 97 lagun bildu ziren, bolillo bidez enkajeak egiteko; baina askoz gehiago izan ziren jakin-minez eta harrituta, ofizio arte bihurtu duten horien abilezia ikustera hurbildu zirenak. Bolillo, hari eta orratzez baliatuta, kartulinan marraztutakoa pazientzia haundiarekin osatu zuen enkajera bakoitzak. Mahai gainean, ordu luzez eta mimoz egindako obrak ikusgai zeuden gainera: mahai zapiak, galtzerdiak, panpinentzako jantziak...

Hernaniarrak ere bai
Leku guztietatik etorritako enkajerak izan ziren atzo Plaza Berrian, baita Hernaniko talde bat ere. Guztiek mokadu bat jateko aukera izan zuten eta poltsa bana eman zitzaien, enkajeak egiteko materialarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!