GAUR jokatuko da Zeraingo bolatokian, Gipuzkoako Txapelketa. Bertan Gipuzkoako 25 bolari onenak biltzen dira eta horien artean bost hernaniar izango dira: J. Ugalde; M. Burugain; A. Miner; I. Miner eta J.M. Usabiaga. Txapelketa honetara sailkatu dira aurreko txapelketetan emaitza onenak lortu dituzten bolariak. Egun bakarreko txapelketa izango da Zeraingoa eta fase ezberdinetan jokatuko da: 25 bolariek seina bola jaurtiko dituzte hasteko, eta hortik aurrera bolariak eliminatzen joango dira, bi finalistak geratu arte. Lehenengo zortzi bolariak Euskadiko Txapelketarako pasea lortuko dute. Biharko jardunaldia amaitzeko bolari guztiak Liztormendi Elkartean bilduko dira bazkaltzeko.
Gipuzkoako kopan
Usabiaga bigarren Bestalde, joan den astean jokatu zen, Ategorrietan, Gipuzkoako kopako azken jardunaldia. Bertan P. Lazkano izan zen lehenengo, 42 brila botata. Hirugarren M. Burugainek egin zuen, bi brila gutxiagorekin. Sailkapen nagusian aldiz, Legazpiko Guereño izan da irabazle, 134 brilarekin eta J.M Usabiaga bigarren, 131 brila botata.