Txuriberdeek atzo esan zioten agur aurtengo denboraldiari, Allerruren kontra ligako azken partidua jokatu ondoren. Agur polita egin gainera, 5-0 irabazi baitzuten Zubipekoek. Partidua Andoainen jokatu zen, joan den asteko istilu batzuengatik Zubipe futbol zelaia jardunaldi batez itxi dielako federazioak.
Hasieratik irabazten
Partidu hasieratik menpean izan zituen Hernanik Allerruko jokalariak. Ez da denboraldi ona izan Lezoko taldearentzat, azkena geratu da eta aspaldi galdu zuen beheko mailara ez jaisteko azken aukera. Hamargarren minuturako txuriberdeek hiru gol sartu zituzten eta Lezokoek amore emanda, partidua erraz joan zitzaien David Muñoz-en mutilei. Taldeko arduradunak pozik daude azkeneko emaitza honekin, liga irabazten amaitzeaz gain, denboraldi ona egin duelako Hernanik eta sailkapen erdialdean egotea lortu duelako.
Gainerako taldeek ere amaitu dute denboraldia
Gainerako taldeek ere, asteburu honetan amaitu dute denboraldia. Jubenilek pasada ederra eman zioten atzo Ekintzari, 5-0 irabazi baitzioten Zubipen eta laugarren postuan geratu dira sailkapen nagusian. Kadeteek aldiz, launa berdindu zuten Lengokoak taldearen kontra.
Ekainaren 10ean bazkaria
Gorengo mailako taldeak datorren astean despedida bazkaria egingo du eta ekainaren 10ean berriz, elkartearen bazkari herrikoia izango da. Bertan, Ivan Sorondo jokalariari saria emango dio Zubipe peñak.