Zuzendaritza aldaketa bazkaria egin zuten Jubilatu Etxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 28a, 03:00

ZUZENDARITZA aldatzeko bazkaria egin zuten ostegunean Goiz Eguzki jubilatu etxean. Bazkarian 40 bat lagun bildu ziren, horien artean zuzendaritza berriko kideak, orain arte zuzendaritzan egondakoak, Joxan Rekondo Alkatea, Andoni Amonarraiz Ongintza Patronatuko Lehendakaria eta Joxe Leon Ongintza Patronatuko Zuzendari Gerentea. Bazkarian orain arte zuzendaritzan izandakoei eskerrak eman zizkieten: Manolo Fernandez, Jose Luis Bilbao, Lucas Calisto eta Luis Llopisi.

Junta Berria
Goiz Eguzkiko zentroko zuzendari berria Benito Ruiz izendatu dute. Gainerako kideak dira: Txaro Etxarri (lehendakariorde), Francisco Goya (idazkaria), Javier Arraras (diruzaina), Agustin Cormenzana, Lucas Yuste, Mikel Amilibia, Carmen Bello eta Paula Mujika (bokalak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!