Inmigrazio arloak formazio moduloak antolatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 28a, 03:00

‘Inmigrazioa eta kulturartekotasuna’ gaia landuko dute. Lehenengo modulua etzi izango da, Biterin.

UDALEKO Inmigrazioa arloak jakinarazi du, hainbat formazio modulu antolatu dituela datozen asteetarako Inmigrazioa eta kulturartekotasuna gaiaren bueltan. Guztira hiru izango dira egingo diren moduluak, egun bakarrekoak. Etorkin familien egoera, atzerritartasun legea edo integrazioari buruzkoak aztertuko dituzte saio horietan.

Interesa duten guztientzat
Inmigrazio arloko arduradunek azaldu dutenez, moduluak etorkinekin harremana duten sailetako langileentzat antolatu dituzte bereziki: inmigrazioa, gizarte zerbitzuak, enplegua, kultura, euskera, udaltzaingoa, errolda, kiroldegia... Hala ere, gai horiei buruzko interesa duten guztientzat irekiak dira ikastaroak. Arduradunen hitzetan, modulu berezi horiek antolatzeko erabakia hartu dute, Udaleko inmigrazio plana egiterakoan, behin baino gehiagotan azaldu zelako sektore ezberdinek inmigrazioaren inguruan informazioa jasotzeko beharra.

Formazio moduluak (Biterin)
Maiatzaren 30ean, asteartea:
Etorkin familiak eta beraien egoera. Lorena Bertino (Escuela Vasco-Navarra de Terapia familiar). Ordutegia, 09:30-14:30. Gazteleraz.
Ekainaren 8an, osteguna: Atzerritartasun Legea. Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria). Ordutegia, 09:30-13:30. Euskeraz.
Ekainaren 15ean, osteguna: Zertaz hitz egiten ari gara integrazioaz hitz egitean? Diógenes Sabana (Biltzen, Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaria). Ordutegia: 09:30-14:30. Gazteleraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!