VI. Tamayo/Chillida-Leku Pintura Lehiaketa izan zen atzo Zabalaga baserriko zelaietan. 450 margolari eta pinturazale bildu ziren eta lorategi guztian barrena zabaldu ziren beraien margo, lientzo eta abarrekin. Lehiaketaren gaia Artea eta Natura zen. Parte hartzaile guztiei testu batzuk banatu zitzaizkien adinaren arabera; helduei emandakoak Eduardo Chillidaren hitzak biltzen zituen. Testu hauek ziren margotzeko oinarri eta horien arabera egin zituzten beraien lanak parte hartzaileek. Adin guztietako partaidetza izan zen, eta sarituen izenak datorren hilaren 2an emango dira ezagutzera. Tamayo dendak hainbat adinen arabera banatuko ditu sariak. Chillida-Lekuk kreatibitatea sarituko du eta sari honetan adin guztiak batera lehiatzen dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!