Arratibel: ´2007 hasieran behin betiko onarpena izatea espero dut`

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 27a, 03:00

PRENTSA ohar batetan Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak jakinarazi du, Arau Subsidiarioen proposamen berrituak 87 alegazio jaso dituela: ´horietatik zati haundi bat erakusketan jarritako materialari egindakoak dira eta beste batzuk bere garaian bertan behera utzi ziren argumentuak erabiltzen dituzte`, dio.

Prozesua amaituta
Zinegotziaren hitzetan ´amaitutzat ematen da ehunka hernaniar eta talderen parte hartzea izan duen prozesua` eta gaineratu du ´jasotako ia 400 alegazioei esker testua aberastu egin da`. Arratibelen esanetan, azken hobekuntzak egin eta plenoan onartu ezkero, Arauak Diputaziora eramango dira: ´2007 hasieran behin betiko onarpena edukitzea espero dut`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!