Bertso Eskolako hiru kide Gipuzkoako Eskolarteko finalera

Kronika - Erredakzioa 2006ko maiatzaren 28a

HERNANIKO Bertso Eskolako hiru kide Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera pasa dira: Arnaitz Lasarte, Asier Azpiroz Azpi eta Unai Gaztelumendi. Txapelketa Hernanin hasi zen duela hilabete inguru eta horren ondoren beste hiru saio jokatu dira: Zarautzen, Eskoriatzan eta Zumarraga-Urretxun. Iaz, Unai Gaztelumendik irabazi zuen txapela eta aurten bide onetik dijoala ematen du, Hernaniko bertso eskolako beste bi kideak bezalaxe.

Finala Oiartzunen
Finala Oiartzunen jokatuko da datorren ostiralean, Elorsoro pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!