‘Unama’ taldearen emanaldia gaur Astigarragako AEK-k antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 26a, 03:00

Astigarragako AEK-k, kultur astea antolatu du eta horren barruan Unama taldeak emanaldia eskainiko du gaur, arratsaldeko 20:00etan, Astigarragako Kultur Etxean. Unama 2000 urtean sortu zen Iparraldean, ikastolen aldeko jaialdi batean parte hartu eta gero. Orain, plazaz plaza aritzen dira abesti ´melankolikoak` kantatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!