Sirenak gaur probatuko dituzte eta simulakroan parte hartzeko deia egin dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 26a, 03:00

Gaur, eguerdiko 11:30ak eta 12:30ak bitartean, larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte. Proba honekin, Jaurlaritzak ziurtatu nahi du aktibazio sistemak ondo daudela. Baina horretaz gain, simulakroa egingo dute ikasleekin, eta Jaurlaritzak herritarrak animatu ditu simulakroan parte hartu eta larrialdi kimiko bati aurre egiteko neurriak hartzera, etxe eta lantokietan konfinatuz. Larrialdia, gora eta behera egiten duen hots batekin hasi eta hots jarrai batekin amaituko da. Sirenak Arquema eta Electroquimica enpresetatik kilometro eta erdian entzungo dira eta soilik inguruan daudenek hartu beharko dituzte neurri horiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!