CHILLIDA-LEKU museoak eta Tamayo paper dendak antolatuta, VIgarren pintura lehiaketa egingo da bihar Zabalaga baserri inguruan. Antolatzaileek espero dute bertan 300-500 artista inguru bilduko direla goizeko 10:00etatik aurrera. Chillida-Lekuk sari berezi bat emango dio ´artea eta natura` gaia hoberen islatzen duenari.
Mural lehiaketa
Aurtengo nobedadea 18-25 urte artekoentzat antolatutako mural lehiaketa izango da. Zabalaga inguruan panel batzuk jarriko dituzte horretarako.