URUMEAKO Mikologia elkarteak, Urretxak, Soriako Santa Ines ingurura irteera antolatu zuen joan den larunbatean, eta gustora etorri ziren bertan jasotakoarekin. Guztira, hamabost bat lagun elkartu ziren, Soriako parajeak ezagutu eta perretxikoak biltzeko asmotan. Hernanitik 05:30etan atera eta goizeko 09:00etarako hasi ziren zizak bilatzen, eguerdiko 14:00ak ingurura arte.
1.400 metrotan onddo beltza
Urretxako arduradunek larunbatean lortutako emaitzen balorazio ´ona` egin dute: guztira 5 kilo Calocybe gambosa jaso zituzten (udaberriko zizazuria) eta horretaz gain 1.400 metrotako alturan jasotako Boletus pinophilus bat ekarri zuten Hernanira, onddo beltz bat alegia. Goizean mendi buelta egin eta gero, inguruko kanpin bateko jatetxean bazkaldu zuten. Gaueko 21:00etan itzuli ziren Hernanira.