Kantuz Eguna izango da bihar Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 26a, 03:00

KANTUZ abesbatzak, urtero bezala, Kantuz Eguna antolatu du biharko. Emanaldia Sandiusterrin izango da, arratsaldeko 19:30etan. Errepertorio anitza eta berezia prestatu du abesbatzak eta azaldu dutenez, bertan eliz kantuak eta kanta herrikoiak izango dira: Kantuz, Ave Maria, Cantares, Ama begira zazu, El dia que me quieras... Gainera, antolatzaileek azaldu dutenez, entzuleentzat sorpresa txiki bat izango da biharko emanaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!