Datorren ekainaren 4an, igandea, Arantzazuko Santutegira erromesaldia egingo dute, urtero bezala. Hernani, Urnieta eta Astigarragatik joan nahi dutenentzat autobusak aterako dira Oñatira joateko eta antolatzaileek jakinarazi dutenez bigarren autobusa betetzeko bost plaza besterik ez dira geratzen. Izena emateko Eguzki dendatik pasa behar da. Horretaz gain, jakinarazi dutenez, Ereñotzutik joango direnek goizeko 08:10etan izango dute autobusa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!