Asteartean, Diputazioko arduradunek Bigarren sahiesbidearen inguruko xehetasunak eman zituzten. Obrak aurten hasiko dituzte Errenteriko tramoan eta asmoa dute 2009 urterako saihesbide osoa amaituta egotea. Hernanitik pasatzen den tramoaren obrak 2007an hasiko dituzte. Guztira 4,5 kilometro izango ditu tramo honek eta bi karril norabide bakoitzean. Astigarragatik etorri eta Arizmendi-GalarretaBildu Hernani herri plataformak deituta pleno herrikoia izango da gaur, arratsaldeko 20:00etan, Gudarien Plazan. BHk azaldu duenez, ´2003ko hauteskunde antidemokratikoen hirugarren urtemuga gogoratzeko` izango da ekitaldia, honako lemarekin: No Apartheid. Hernaniarren Hitza eta Erabakia Errespetatu. Plenoan hainbat gaien inguruan hitz egingo dute: ilegalizazioaren kontrako mozioa; Arau Subsidiarioak eta San Joan jaiak. Pleno herrikoiaren ondoren, manifestazioa egingo dute herrian barrena.