Hernani eta Astigarragako AEKko kideek barnetegia egin dute Elantxoben

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 25a, 03:00

Hernani eta Astigarragako AEKk antolatuta barnetegia egin zuten joan den maiatzaren 20 eta 21ean. Guztira 30 pertsona bildu ziren, ikasle eta irakasleen artean. Bi egun horietan Elantxobe inguruko parajeak bisitatu zituzten: Urdaibai, Kortezubi eta Bermeo, esaterako. Basondoko animalien aterpetxea ikusteko aukera izan zuten eta baita Bermeoko arrantzaleen museoa ere. Izaro irla inguruan itsas buelta ere egin zuten. Harremanak euskaraz sortzeko aukera AEK euskaltegiak azaldu duenez, horrelako irteerak oso egokiak dira ikasleen ikas prozesurako, beraien arteko harremanak sortzen baitira euskaraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!