Egitaraua banatzen etxez etxe ibiliko dira igandean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 24a, 03:00

OSIÑAGAKO jaiak ekainaren 3 eta 4an ospatuko dituzte eta auzo elkarteak jakinarazi duenez, datorren igandean egitaraua banatzen arituko dira etxez etxe. Horretaz gain, ekainaren 4an Arriatsun egingo den bazkarira joan nahi dutenen izenak jasoko dituzte. Bazkariak 35 euro balio du helduentzat eta 10 euro haurrentzat.

Mus txapelketa
Bestalde, larunbat honetan jaietako mus txapelketa egingo da Arriatsun, arratsaldeko 16:00etan. Inskripzioak 10 euro balio du bikote bakoitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!