Hezkuntza Batzordeak gaur erabakiko du plaza libreekin zer egin

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 24a, 03:00

Hezkuntza Batzordea gaur bilduko da eta bertan aztertuko dute Haur Eskola berrian, 2004 urtean jaiotako haurrei zegozkien plaza libreekin zer egin. Udaletik jakinarazi dutenez, plaza horiek 2005 edo 2006an jaiotako haurren itxaron zerrendarekin bete ditzakete. Beste puntu batean Haur Eskolan izena eman duten hainbat gurasoren eskaera aztertuko dute baita ere. Zozketa joan den asteazkenean egin zuten eta 26 eskaera geratu dira erreserban.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!