Saharari buruzko hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 24a, 03:00

Kooperazio taldeak antolatutako nazioarteko gatazken inguruko jardunaldien barruan Saharari buruzko hitzaldia izango da gaur Biterin Sahara, ¿sin referendum que? izenarekin. Bertan Euskadiko Frente Polisarioko ordezkariak hitz egingo du. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Bihar berriz, Antoni Segura Mas, arabiar munduari buruzko espezialistak Choque de civilizaciones hitzaldia emango du. Azkeneko hitzaldia asteartean izango da, Sahararen inguruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!